Espainiako Kongresurako hauteskundeen emaitzak igande gauean webgune honetan ikusteko aukera izango da. Astearteko HITZA-n ere eskualdeko herriz herriko emaitzak eta balorazioak aurkituko dituzte irakurleek.
Orohar, egun lasaia izaten ari da, baina herritarren joan- etorria etengabea da. Zarauzko Sanz Enean, esaterako, ilarak sortu dira goiz osoan zehar.