Asteartean hasiko dituzte bosgarren edukiontziaren inguruko informazio saioak

Zarauzko Hitza 2011ko azaroaren 17a

Asteartean hasiko dituzte bosgarren edukiontzia erabiltzen ikasteko informazio saioak. Lehenengo ikastaro horiek Vista Alegre auzoan izango dira asteartetik ostegunera. Saio bakoitzak 30 minutuko iraupena izango du;17:00etatik 20:00etara sei ikastaro labur eskainiko dituzte hala. Horrez gain, Mitxelenan, Azken Portun eta Alde Zaharrean ere emango dira ikastaroak, azaroaren 25etik abenduaren 5era bitartean. E Ingurugiro zerbitzuak eskaintzen dituen Artelatz taldea arduratuko da bosgarren edukiontziaren inguruko argibideak emateaz,  euskaraz zein gaztelaniaz. Lehenengo txandako saioetan( azaroaren 22tik abenduaren 5era bitartean) parte hartu ahal izateko izena eman beharko da aurrez. Horretarako, Urola Kostako Udal Elkartera deitu beharko da, 943890808 telefonora. Astelehen eguerdia baino lehen egin beharko da hori. Epe horretan izena ematen dutenei urtarriletik aurrera aplikatuko zaie zaborraren gaineko tarifa berria. Horiek, 96 euro ordaindu beharko dituzte urtean, organikoa bereiztuz gero. Astelehenetik aurrera izena ematen dutenei, berriz, apiriletik aurrera aplikatuko zaio oraintsu onartu . Ordura arte, ohiko zerga ordaintzen jarraitu beharko dute. Datuak Bosgarren edukiontzia erabiltzen hasi ahal izateko aurrez ikastaroa jaso beharko dute interesa duten herritarrek. Ikastaro horietan edukiontzi marroia erabiltzeko argibideak emateaz gain, edukiontzi txikia, poltsa konpostagarriak eta edukiontziaren giltza emango zaizkie parte-hartzaileei. Bestalde,hobaria jaso ahal izateko, bertaratzen direnek euren etxebizitzako ur kontsortzioko titularraren datuak eraman beharko ditu, eta zaborraren fakturaren titularra zein den [...]

Asteartean hasiko dituzte bosgarren edukiontzia erabiltzen ikasteko informazio saioak. Lehenengo ikastaro horiek Vista Alegre auzoan izango dira asteartetik ostegunera. Saio bakoitzak 30 minutuko iraupena izango du;17:00etatik 20:00etara sei ikastaro labur eskainiko dituzte hala. Horrez gain, Mitxelenan, Azken Portun eta Alde Zaharrean ere emango dira ikastaroak, azaroaren 25etik abenduaren 5era bitartean. E Ingurugiro zerbitzuak eskaintzen dituen Artelatz taldea arduratuko da bosgarren edukiontziaren inguruko argibideak emateaz,  euskaraz zein gaztelaniaz.
Lehenengo txandako saioetan( azaroaren 22tik abenduaren 5era bitartean) parte hartu ahal izateko izena eman beharko da aurrez. Horretarako, Urola Kostako Udal Elkartera deitu beharko da, 943890808 telefonora. Astelehen eguerdia baino lehen egin beharko da hori. Epe horretan izena ematen dutenei urtarriletik aurrera aplikatuko zaie zaborraren gaineko tarifa berria. Horiek, 96 euro ordaindu beharko dituzte urtean, organikoa bereiztuz gero.
Astelehenetik aurrera izena ematen dutenei, berriz, apiriletik aurrera aplikatuko zaio oraintsu onartu . Ordura arte, ohiko zerga ordaintzen jarraitu beharko dute.
Datuak
Bosgarren edukiontzia erabiltzen hasi ahal izateko aurrez ikastaroa jaso beharko dute interesa duten herritarrek. Ikastaro horietan edukiontzi marroia erabiltzeko argibideak emateaz gain, edukiontzi txikia, poltsa konpostagarriak eta edukiontziaren giltza emango zaizkie parte-hartzaileei.
Bestalde,hobaria jaso ahal izateko, bertaratzen direnek euren etxebizitzako ur kontsortzioko titularraren datuak eraman beharko ditu, eta zaborraren fakturaren titularra zein den argitu beharko dute. Horrez gain, erabiltzailearen izen-deiturak, helbidea eta telefono zenbakia eman beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide