Murkil Eguna ospatuko dute dendariek etzi. Horretarako, hainbat jardunaldi antolatu dute. 17:00-19:00 bitartean puzgarriak eta mago bat izango dira Lege Zaharren Enparantzan. 20:00etan, berriz, Merkataritza Gala izango da Aritzbatalde frontoian. Bertan Golden Apple Quartetek kontzertua eskainiko du eta lau dendari omenduko dituzte.