Kortxozko Arrantza Txapelketa, igandean

Zarauzko Hitza 2011ko azaroaren 17a

Arkaitz Mendi elkarteak antolatuta, Kortxozko Arrantza Lehiaketa izango da igandean. Senior mailako proba izango da. Lehiaketa 08:00etan hasiko da, eta Zarauzko moilatik hasi eta Zumaiako tunelera bitartean egin ahalko da arrantza. 13:00etan amaituko d...

Arkaitz Mendi elkarteak antolatuta, Kortxozko Arrantza Lehiaketa izango da igandean. Senior mailako proba izango da. Lehiaketa 08:00etan hasiko da, eta Zarauzko moilatik hasi eta Zumaiako tunelera bitartean egin ahalko da arrantza. 13:00etan amaituko da lehiaketa, eta ordu horretan pisatuko dute arrantzatutakoa, elkartean bertan. Bertan parte hartu nahi dutenek 619414997 telefono zenbakira deitu beharko dute. Sei euro ordaindu beharko dira parte hartu ahal izateko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide