Zaldiz Erdoiztara irteera antolatu dute azaroaren 27rako

Zestoako Hitza 2011ko azaroaren 17a

Azaroaren 27rako zaldiz irteera antolatu dute Zestoako Sastarrain baserri eskolatik Erdoiztara. 09:15ean, Sastarrainen elkartuko dira eta 10:00etan irtengo dute zaldiekin. Bidean hamaiketakoa egingo dute eta Erdoiztatik bueltan 14:00etarako Sastarraine...

Azaroaren 27rako zaldiz irteera antolatu dute Zestoako Sastarrain baserri eskolatik Erdoiztara. 09:15ean, Sastarrainen elkartuko dira eta 10:00etan irtengo dute zaldiekin. Bidean hamaiketakoa egingo dute eta Erdoiztatik bueltan 14:00etarako Sastarrainera itzuliko dira. Irteeran parte hartzeko 25 euro ordaindu behar dira. Nahi dutenek Sastarrainen bazkaltzeko aukera izango dute, aurrez erreserba eginda. Helduen menua 10 euro kostatzen da eta haurrena 5 euro. Izena azaroaren 25a baino lehen eman behar da 943-148239 edota 675 965 116  telefono zenbakietara deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide