‘Zapata gorriak’ antzezlana izango da igandean, Putzuzulon

Zarauzko Hitza 2011ko azaroaren 17a

Patata tropikala taldearen eskutik, Zapata gorriak antzezlana zango da ikusgai igandean 17:00etan Putzuzulon. Putzuzulo Amets fabrikak bere 6.urteurrenean ez ditu txikienak albo batera utzi nahi eta haurrentzat antzerki interesgarri hau antolatu du, ga...

Patata tropikala taldearen eskutik, Zapata gorriak antzezlana zango da ikusgai igandean 17:00etan Putzuzulon. Putzuzulo Amets fabrikak bere 6.urteurrenean ez ditu txikienak albo batera utzi nahi eta haurrentzat antzerki interesgarri hau antolatu du, gaztetxea haurrez eta irriz betetzeko asmoz . Antzezlanaren ostean txokolatada izango da.

Sinopsia:
“Zapatari batek zapatak saltzen ditu, baina ez dira zapata arruntak, ezin ditu edonork jantzi, ausarta, sentibera eta burua erabiltzen jakin behar du zapata hauek jantziko dituenak…Amets gure protagonista, zapatak jantziko ditu eta izugarrizko abenturan murgilduko da. Bertan, Rem ametsen munduko atezaina, ezagutuko du. Honek, ametsen mundua arriskuan dagoela ohartaraziko dio. Amets, gaiztoen makinatik salbatu beharko gaitu Lo aztia aurkitzen duen bitartean. Bestela guztiok hemendik aurrera irudimena galduko dugu eta robot eta makinetan bihurtuko gara, lortuko al du? Patata tropikalak berriro ere izugarrizko abenturan murgilduko gaitu. Bertan, txontxongiloak, antzerkia, humorea eta irudimena dantzan ikusiko ditugu, izugarrizko artelan bat gozatuko dugu

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide