Mikel Markezek Erramun Martikorenarekin batera aurkeztuko du azken diskoa

Urola Kostako Hitza 2011ko azaroaren 17a

Mikel Markez Aiako bizilagunak kontzertua eskainiko du igandean, hilak 20, Erramun Martikorena musikariaren alboan. Donostiako Viktoria Eugenia antzokian izango da emanaldia, 19:00etan, eta bi musikariak kaleratu berri dituzte diskoak aurkeztuko dituzte; Markezek Hiri Hartan izan zen diskoa kaleratu zuen pasa zen urrian; Martikorenak, berriz, Gure lurretik lana aurkeztuko du. Hala biek kantak txandakatuko dituzte kontzertuan, eta hainbat gonbidatuen laguntza ere izango dute; hala nola, Kantiruki, Baigorriko Mahastizainak, Xabi San Sebastian, Pello Ramirez, Eduardo Baranzano eta Arkaitz Miner izango dira taula gainean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide