Herrian jende asko ibili da noizbait txistua jotzen eta festa batzordeak ahalik eta talde ugariena osatu nahi du San Nikolas bezperan, abenduaren 5ean, kalejira egiteko, Herriko Plazatik 18:00etan abiatuta.
Hori dela-eta, deialdi zabala egiten die batzordeak herriko txistulari guztiei, egun horretako kalejiran parte har dezaten, festa giro alaian.
Entsegua
Aurrez,entsegu bat egingo dute parte hartu nahi duten txistulari guztiek. Entsegua azaroaren 26an izango da, larunbatarekin, 16:00etan, txistularien lokalean (frontoiko aldapan).