Aurkikuntza Zumaian. Eraman burua duela 49 milioi urtera. Imajinatu garai hartako bizidunen mundua, eta hasi ikusten itsasoaren azpian bizi ziren bizidun haietako bat bere bizitza egiten. Handik 9 milioi urtera, duela 40 milioi urte, lur azalera atera zen ordura arte itsasoaren azpia zena, Iberia eta Europako plakek talka egin zutenean. Ondorioz, itsasoaren hondoan metatutako materialak altxatu ziren. Horiek dira egungo arrokak, eta Itzurungo labarrek mundu mailako sona lortu dute, flysch-ek planetako bi gertakari handiren arrastoak gordetzen dituztelako.
Duela zazpi urte, paraje horretan zebiltzala, aurkikuntza bat egin zuten Asier Hilario eta Juan Carlos Gutierrez geologoek: izaki bizidunen batek itsas hondoan utzitako arrastoaren irudi fosildua. Iknofosila izena ematen zaie arrasto horiei. Duela 49 milioi urte bizi izandako bizidunen batek egina da. Izen zehatzagoa ematen hasita, Saerichnnites Abruptus daukate izena horrelako arrastoek.
Egoera txarrean zegoela ikusirik, bertatik atera eta bitrina batean dago gordeta. Atzotik, Algorri Interpretazio Zentroan da ikusgai. Mundu mailako aurkikuntza da. Izan ere, ez dago beste inon luzera horretako aztarnarik. 153 zentimetro da luze, eta horrek egiten du berezi: «Beste aztarnak baino hiru aldiz luzeagoa da», esan zuen Hilariok atzo iluntzean, aurkezpen ekitaldian. Formak ere aparteko ezaugarria ematen dio. Halaxe azaldu zuen geologoak: «Munduan badaude antzeko iknofosil-ak, baina hau berezia da bi marra paralelo osatzen direlako, zuloekin. Forma arraroa dauka, eta bakarra da».
Badu beste bereizgarririk ere, luzeraz eta formaz gain. Berria izatea da berezitasun horietako bat: «Orain arte ezagutu izan ditugunak 450 miloi urte dituzte, eta hau orain dela 49 milioi urtekoa izanik, berria da», Hilarioren hitzetan. Gehiago zehaztu zuen, eta zer garaitakoa den esan: «Eozeno garaikoa da».
Datu horiek denak zehatzak dira, objektiboak. Baina badu beste bereizgarri bat, ez hain zehatza. Gutierrez geologoak hartu zuen hitza ondoren, eta berak eman zuen zehaztu ezin den ezaugarri horren berri: «Ez dakigu zerk egina den aztarna». Zerbaiten susmoa daukate, baina ezin dute erabat baieztatu: «Uste dugu organismo bigun batek egindakoa izan zela. Halakoek ez zituzten fosilak sortzen, ez zituztelako horretarako ezaugarriak». Bide bakarra dago zeren aztarna den jakiteko: «Egin zuen momentuan bertan animalia ikustea».
«Zumaiak balio handia du»
Aurkikuntzak zientziaren erdigunean jarri du Zumaia berriz ere. Lehendik, bertako flysch-en garrantziak aparteko berezitasuna emana dio lekuari, eta toki berean, inportantzia handiko beste aurkikuntza hau egin izanak, zientzialarien arreta Zumaiara begira jartzea ekarri du. Horren harira, Gutierrezek hitz hauek esan zituen: «Zumaiak egundoko balioa dauka zientziaren alorrean. Labarrak laborategi geologikoa dira, eta itsas hondoan egon daitekeenaren berri ematen digute, ur sakonetan murgiltzeko beharra eduki gabe».
Herenegundik jendeak ikusgai daukan aztarna zer sakoneratan aurki daitekeen zehaztu zuen gero: «4.000 metroraino jaitsi behar da halakoak aurkitzeko». Zumaian egindako aurkikuntza guztien balioaz, hauxe esan zuen: «Munduko beste leku batzuetan azaldu diren aztarnak daude Zumaian, baina Zumaian bakarrik azaldu direnak ere badira».
Datu hauek jakinda, errazagoa da burua duela 49 milioi urtera eraman, eta itsasoaren azpian zer gerta zitekeen imajinatzea. Etxe ondoan dago itsasoaren hondoa, eta hango bizidun batek egin zuen aztarna. Nork, baina?