Gurekin Jai festa batzordeak «azken aldian indar polizialen eta Auzitegi Nazionaleko epaileen aldetik jasaten ari diren jazarpena» salatu dute.
Pasa den hilaren 9an batzordeko hiru kide deitu zituzten auzitegira deklaratzera, «terrorismoa goratzea» leporatuta. Hiru kideen aurkako inputazioa bertan behera geratu bazen ere, «autoak lehenbizi deklaratu zuen lagunaren aurka jarraituko duela baieztatu» zuen.
Elkartasunaren alde
«Urrats horietako bakoitzak urduri jarri» ditu Gurekin Jaiko kideak: «Gure eguneroko lanean oztopo eta traba garbiak dira». Ondorioz, batzordearen jardueren kontrako erasoen aurrean «ezezko irmoa» adierazi dute.
Ildo horretatik, «elkartasuna adierazteko eskubidearen alde borrokan» jarraituko dutela nabarmendu dute, eta aurrerantzean egingo diren salaketa-deialdietan parte hartzera animatu dituzte herritarrak, «bereziki jai geroz eta koloretsuagoak antolatzera».