Lertxundi eta Zugastiren ahotsak zeluloidean

Urola Kostako Hitza 2011ko aza. 16a, 14:38

Gartxot, konkista aitzineko konkista izeneko film luzeari musika jarri dio Benito Lertxundi musikari oriotarrak. Halaber, Lertxundik eta Olatz Zugasti abeslariek pelikulako pertsonaia banari ahotsa ere jarri diete. Gaur aurkeztu dute Juanjo Elordi eta Asisko Urmenetak zuzendu duten helduentzako animazioko filma, eta Arturo Campionek 1917an idatzi zuen kondairan oinarritu dira horretarako; istorio epikoa Nafarroako historian funtseskoa den testuinguruan kokatzen da; XII. mendeko Orreagan. Gartxot herriaren oroimena eta kultura gordetzen duen kantaria da, eta Campionek iruditutako pertsonaia «konkistaren aurkako ikur» eta «euskarazko sorkuntzaren aldeko aldarrikapena» bihurtu da. Filma bihar estreinatuko da zinema aretoetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide