Zestoako Musika Eskolak, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen deialdiarekin bat eginda, etzirako Ostegun Musikala antolatu du. 18:30ean hasiko dute kalejira; Musika Eskolatik irten eta plazaraino joango dira trikitixa eta pandero taldeak. Ondoren, beste musika tresnek hartuko dute txanda: saxoak, klarineteak eta flautak. Ostiralean, berriz, Santa Zezilia eguneko emanaldia egingo dute Musika Eskolakoek. 18:30ean, kultur etxeko aretoan. Bigarren maila bukatu dutene¡ diplomak banatuko dizkiete.