Oteitza Lizeo Politeknikoak askotariko formakuntza ikastaroak antolatu ditu datozen hilabeteetarako. Mekanika arloko eskolak izango dira, langile okupatuei eta langabeei zuzenduta. Besteak beste, mekanizazio prozesuen, makinen prestaketen, programazioaren, planoen interpretazioaren, diseinuaren, automatismo elektrikoen, argazkien tratamenduaren eta Windows sistemaren inguruko ikastaroak eskainiko dituzte.
Interesa dutenek dagoeneko eman dezakete izena. Horretarako, Gipuzkoako kaleko 5. zenbakira bertaratu beharko dute, 943-11 10 00 edota 666-58 39 65 telefonoetara deitu, edota ezarautua@
oteitzalp.org helbide elektronikora mezua bidali. Informazio
osoa eskuratu nahi duenak www.oteitzalp.org webgunea bisita dezake.