Putzuzulo Gaztetxeak aurten sei urte bete dituela-eta, Xakela Gaztetxe Asanbladako kideek ia hilabeteko egitaraua prestatu dute. Urriaren 28an ekin zieten ospakizunei, eta hilaren 26an izango da azken ekitaldia. Etzi, esaterako, Apoa antzerki taldearen proiekzioa izango da, 19:30etik aurrera. Jarraian, afari-merienda egingo dute bertaratzen direnek, eta laburmetrai emanaldiarekin amaituko dute eguna.