
Getariako Amaiurrek prentsaurrekoa eskaini zuen herenegun, herritarrei koalizioaren alde bozkatzeko eskatuz. Getariako Udaleko zinegotzi Aitor Irigoienek adierazi du Amaiurren helburu nagusia «Euskal Herriaren eskubideen aitortzan oinarritutako bake justu eta iraunkorra» eskuratzea, eta «gure herrira benetako justizian oinarritutako demokraziazko eskenatoki bat lortzea» dela. Euskal Herrian «aldaketa politiko eta soziala» emateko ezinbestekotzat jotzen du koalizioak. «Elkarrizketa eta negoziazioa» oinarri hartuta, Espainiako eta Frantziako estatuekin «gatazka politikoa bide demokratikoetatik» gainditzeko pausoa eman nahi du Amaiurrek. Horretarako Gernikako Akordioa izango dute erreferentzia. «Nazio gisa, bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea du. Amaiurrek honen defentsa irmoa egingo du Madrilen», dio Irigoienek. Amaiur «aldaketarako zubia» izanik, «hizkuntz eta kultur eskubideen, ingurumena eta ekologia jarrasangarriaren, eta berdintasun eta parekidetasunaren» alde lan egingo dute. Orion ere pasa den larunbatean argazki jendetsua atera zuten aiarrek eta oriotarrek