Igor Makazagak erronka handia du aurretik; Ibon Huegun lehendakaria buru duen Orioko Arraunketa Elkarteko zuzendaritza berriak fitxatu du arraunlari eta entrenatzaile pasaiarra, urtebetez. Azken lau urteetan San Juaneko arraun taldeko entrenatzaile lanetan aritu izan da Makazaga, eta aldi baterako arrauna uztea erabakita bazuen ere, Orioko Arraunketa Elkarteko eskaintza onartu du azkenean, hainbat arrazoi tarteko: «Orioko entrenatzailea izatea erronka handia da; aitortu beharra dago. Nahiz eta liga onenean ez egon orain, sekulako baliabideak dauzka, materialari dagokionez, eta pertsona aldetik. Orduan, Orion lan egitea oso erakargarria da. Aukera aztertu nuen, eta klubeko zuzendaritzaren egoera argitu denean, lanerako prest nago», adierazi dio Makazagak Berria egunkariari. Horrez gain, egoera pertsonalak ere eragina izan du erabakian, hamar urte baitarama Orion bizitzen.
Talde lehiakorra
Orioko bizilaguna arraun taldea «lehiakorra» izan dadin ahaleginduko da, eta, horretarako, besteak beste, Mikel Portularrume Paorra-ren laguntza izango du. Bigarren entrenatzaile eta arraunlari lanetan arituko da hura. «Helburu nagusitzat har daiteke igoerako kanporaketara sartzea, KAE 1 Ligan lehen bien artean sailkatu eta gero. Baina garbi daukagu gure baliabideengatik lehiaketa guztietan egon behar dugula: aulki mugikorrean eta ontzi txikietan ere lehiakorrak izan behar dugu». Maila eta modalitate guztietan «topera» egotea zaila izango dela uste du entrenatzaileak, baina guztietan «aurpegia emango» duela nabarmendu du. Hori izango da taldearen filosofia.
Harrobia berreskuratu
Arraun taldearentzat garrantzitsua da herriko arraunlariak herrian mantentzea, eta zkanpoan dabiltzan arraunlariak herrira erakartzea da zuzendaritza berriaren helburuetako bat. Orioko arraun taldean iazko arraunlari askok hartuko du parte hurrengo denboraldian ere. «Aurtengo taldeari eustea izango da lehen helburua, eta lortu dugu, gehienei dagokienean».
Portularrumez gain, aurretik Orion ibili izan diren arraunlariak berreskuratu ditu; hala nola, Miguel Angel Millares, Unai Amenabar eta Arkaitz Goñi. Horiez gain, beste arraunlari batzuk ere herriko taldera gonbidatu ditu zuzendaritzak, entrenatzailearen arabera. Lau kide
horiek taldean «lehia» sortzeko asmoz hartu ditu, «fede handia» duelako horretan: «Lehiarekin entrenatzea oso garrantzitsua da. Lan handiagoa emango digu, arraunlari asko izango ditugulako, baina funtsezkoa da lehia edukitzea arraunlarien artean». Hala, momentuz 40 arraunlari hasiko dira lanean, ia guztiak aurretik Orion ibilitakoak.
Pasaiako egoeraren antzeko
Orioko arraun taldeak egoera zaila bizi du egun, baina Makazagak badu eskarmenturik halako kasuen aurrean. Duela lau urte hartu zuen San Juango taldean entrenatzaile kargua. «San Juanen taldea hartu nuenean, azken 20 urteetako egoerarik txarrenean zegoen, eta Orio ere halaxe dago, kirol arloari dagokionez».
Egun, lehenengo mailan dago taldea, eta bandera batzuk ere irabazi ditu.
Beraz, antzekotasun horren kohesioa izan daiteke Makazaga. Egoerari buelta emateko «argi» du gauzak nola egin behar diren, baina ardura guztiena da, bere ustez. «Emaitzak onak badira, ez naiz zoratuko jendearen txaloekin, eta gaizki badoaz, badakit zer egin behar dudan oreka ez galtzeko. Arriskua bi aldeetara dago, eta prest egon behar du norberak orekari eusteko».