Zortzigarren aldiz Pagoeta Mendi Elkarteak eta Arkamurka Natur Taldeak Abentura Astea antolatu du, elkarlanean. Ildo horretatik, datozen egunetan ikus-entzunezko hainbat lan eskainiko dituzte. Bertaratzen direnek mundu zabaleko zenbait herrialde ezagutzeko aukera izango dute, eserlekutik mugitu ere egin gabe. Pagoeta Mendizale Elkarteak Santa Marina kaleko bigarren zenbakian duen egoitzan izango dira saioak, 20:00etan. Bihar, esaterako, Lurpeko mundu misteriotsua lana eskainiko dute, Jabo Les eta Nagore Irazabal bidaiariek.