Errege kabalgata dela-eta, herrian inkesta egitea erabaki dute

Urola Kostako Hitza 2011ko azaroaren 15a

Erregeen kabalgata gai hartuta bilera irekia egin zuten Aizarnazabalek ostiralean. «Kabalgatan haurrek erregeengandik opariak jasotzen segitu bai ala ez»; eztabaida horixe aurkeztu zuten. Horren aurrean zer egin zehazteko, herritarrei galdetzea erabaki dute. Inkesta herri mailan egingo dute, eta herrian jaiotako guztiek parte-hartzeko aukera izango dute, nahiz eta orain Aizarnazabaldik kanpo bizi. «Kanpoan bizi direnek, ordea, 9 urte bitarteko seme-alabak izan beharko dituzte inkesta egin ahal izateko». Inkesta-orriak liburutegian jaso daitezke, eta bertan utzi behar dira, behin bete ostean. Liburutegia astelehenetik ostiralera egoten da irekita, 16:00etatik 19:00etara. Inkesta bete eta itzultzeko azken eguna azaroaren 22a izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide