Iñaki Lopetegik lortu du Kintopeko Idi Probako manta

Urola Kostako Hitza 2011ko azaroaren 15a

 Pasa den larunbatean izan zen Aiako Kintopeko Idi Probako azken saioa, eta orduan izan ziren txapelketako emaitzarik onenak. Bi asteburutan egin dituzte idi probak, eta Iñaki Lopetegi probalariak lortu ditu plaza gehien. Beraz, Aiako Idi Proba Elkarteak hamargarren aldiz antolatu duen demako manta Birlera joan da aurten, hark 58 plaza egin ondoren. Hala ere, eskualdeko probalariak gertu izan ditu irabazleak. Izan ere, Azkoitiko Ixidro Erretegia bigarren postuan geratu da. Bixkiak errezildarrak, berriz, bosgarren postua eskuratu du. Hilaren 4, 5, 11 eta 12an egin dituzte idi demak herriko probalekuan, eta hamabi probazale lehiatu dira, horietako lau eskualdekoak. Hala ere, lehia biziena azken asteburan izan da, eta sailkapeneko lehenengo postuak azken bi saioetako probalari gehienek hartu dituzte. Sailkapena 1. Iñaki Lopetegi (Birle): 58 plaza 2. Ixidro Erretegia (Azkoitia): 53 plaza, 3 zinta, 1,87 metro. 3. Irrareta anaiak (Errenteria): 52 plaza, 7 zinta 4. Patxi Irarreta (Errenteria): 50 plaza 5. Bixkiak (Errezil): 49 plaza, 6 zinta, 2,75 metro 6. Soarte (Elgoibar): 49 plaza, 1 zinta, 0,62 metro. 7. Restaurante Andraka: 43 plaza, 1 zinta, 0,62 metro. 8. Basabe (Aizarnazabal): 42 plaza, 1, 26 metro 9. Izeta (Aia): 42 plaza, 1,13 metro. 10. Rafa Alegria (Bermeo): 36 plaza. 11. Telleria (Lasarte): 30 plaza, 1,68 metro 12. Artola (Oiartzun): 24 plaza, 1 zinta, 1,53 metro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide