Beldurrari lotutako saioak izango dira Sanz Enean

Zarauzko Hitza 2011ko azaroaren 15a

Sanz Eneak beldurra ildotzat hartuta, hainbat jardunaldi antolatu du. Batetik, Beldurraren aretoa erakusketa izango da ikusgai. Erakusketaren helburua ez da txikienei izua eragitea, izua sentimendu natural gisa ikustea, baizik. Bestetik, Ipuinak be...

Sanz Eneak beldurra ildotzat hartuta, hainbat jardunaldi antolatu du. Batetik, Beldurraren aretoa erakusketa izango da ikusgai. Erakusketaren helburua ez da txikienei izua eragitea, izua sentimendu natural gisa ikustea, baizik. Bestetik, Ipuinak beldurrei aurre egiteko hitzaldia izango da gaur 18:30ean, Juan Carlos Alonsoren eskutik. Bihar ipuinak kontatuko ditu Rai Buenok, 17:30ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide