Bihar emango dute Georgiari buruzko ikus-entzunezkoa

Zestoako Hitza 2011ko azaroaren 15a

Joan den astean egin zituzten Zestoako Agiro Mendi Taldeak antolatutako Mendi Asteko hitzaldiak, ikus-entzunezkoak eta irteera. Baina Artano anaien Georgia mendi bizikletaz ikus-entzunezkoa arazo teknikoengatik atzeratu egin behar izan zuten. Azkenean,...

Joan den astean egin zituzten Zestoako Agiro Mendi Taldeak antolatutako Mendi Asteko hitzaldiak, ikus-entzunezkoak eta irteera. Baina Artano anaien Georgia mendi bizikletaz ikus-entzunezkoa arazo teknikoengatik atzeratu egin behar izan zuten. Azkenean, bihar izango da, 20:30ean, kultur etxean. Joan den astean 40 lagun inguru joan zen saioa ikusteko asmoz, eta barkamena eskatu die Agirokoek. Jakinarazi dutenez, “konpentsatzeko” emanaldira bigarrenez joaten direnei afari-merienda eskainiko diete. Ekitaldiek parte- hartze bikaina izan dutela-eta, gustura daude antolatzaileak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide