Asteburuan bukatu dira Aiako Kintopeko 10. idi-probak. Aurreko asteburuan Irarreta anaiak jarri baziren buruan, azkenean hirugarren izatearekin konformatu behar izan dute.
Asteburu honetan Kintopeko irabazlea izan den Iñaki Lopategiren idi parea izan da jaun eta jabe. Lopategiren idiek 58 plaza egin dituzte, bigarren izan den Ixidro erretegiko idi pareak baino ia 5 gehiago. Ixidro erretegi azkoitiarreko idi-pareak 53 plaza, 3 zinta eta 1,87 metro egin ditu. Aurreko astean Irarreta anaien idiek 52 plaza, 7 zinta eta 1,35 metro egin zituzten.
Argazkian azaltzen direnak: Igor Iturain –Aiako alkatea–, Luis Lopene, Paulo Aldalur –Aiako idi-dema antolatzailea, Rafa Alegria –Inaki Lopategiren partez saria jaso zuena– eta Jexus Aranberri –Aiako idi-dema antolatzailea–.