Zarauztar asko animatu zen atzo Behobia-Donostia lasterketan parte hartzera. Proba amaitu zuten herritar guztien izenak eta sailkapenak antolatzaileen webgune ofizialean ikus daitezke.
Sailkapen orokorrean, Abrha Milaw Asefa izan zen azkarrena gizonezkoetan 1:02:57 denborarekin; emakumezkoetan, lehen postua Tirhas Gebre Aunoonek eskuratu zuen, 01:08:07 denborarekin.