Alex Odriozolak irabazi du Itzurunen jokatutako Bodyboard Zirkuitoko proba, 18 urtez azpikoen mailan

Baleike 2011ko azaroaren 14a

Itzurunen jokatu da aurtengo DV EHSF Bodyboard Zirkuitoko azken proba. Maila nagusian, Antonio Ortizek irabazi du Zumaiako proba, baina Zirkuitoko sailkapen nagusian Aritz Larrinaga izan da aurtengo garailea. Andoni Izaga zumaiarra laugarren izan zen a...

Itzurunen jokatu da aurtengo DV EHSF Bodyboard Zirkuitoko azken proba. Maila nagusian, Antonio Ortizek irabazi du Zumaiako proba, baina Zirkuitoko sailkapen nagusian Aritz Larrinaga izan da aurtengo garailea. Andoni Izaga zumaiarra laugarren izan zen atzo Itzurunen. 18 urtez azpikoen mailan, Alex Odriozola eta Xabier Urrestilla zumaiarrak izan ziren onenak atzo Itzurunen, baina sailkapen nagusiko txapela Jon Isastik lortu du. Drop Knee kategorian, Alexander Castañeda irabazi zuen atzo, eta sailkapen nagusian ere bera izan da onena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide