Zumaiakok 5-1 irabazi dio Aretxabaletari

Baleike 2011ko azaroaren 14a

Aretxabaletari bost gol sartuta, garaipen handia lortu du Zumaiakoko gizonezkoen talde nagusiak asteburu honetan. Sailkapenean 13. postuan dira, baina bosgarrena hiru puntura baino ez dago. Hurrengo jardunaldian Soraluze liderraren aurka jokatuko dute,...

Aretxabaletari bost gol sartuta, garaipen handia lortu du Zumaiakoko gizonezkoen talde nagusiak asteburu honetan. Sailkapenean 13. postuan dira, baina bosgarrena hiru puntura baino ez dago. Hurrengo jardunaldian Soraluze liderraren aurka jokatuko dute, Aita Marin berriro. Emakumeen senior taldeak ere emaitza bikaina ekarri du Azpeititik, Lagun Onaki 0-1 irabazi baitio. Sailkapenean bosgarren postuan daude. Zumaiakoren webgunean ikus ditzakezue talde guztien emaitzak eta sailkapenak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide