Presoak Euskal Herriratzea eskatzeko sinadura bilketa abiatu dute

Zarauzko Hitza 2011ko azaroaren 12a

‘Egin dezagun bidea’ mugimenduak presoak Euskal Herrira ekar ditzatela eskatzeko sinadura bilketa hasi dute. Herriko presoak dauden espetxeen eta Zarautzen arteko distantzia batuta, 2215 kilometro da emaitza. Eta distantzia hori adina sinadura biltzea da asmoa. Eguerdian aurkeztu dute ekimena Munoa Plazan. Eskuz esku banatuko dituzte sinadura orriak, eta astean zehar hainbat postu ere jarriko dute herrian. Egun 688 lagunek osatzen dute euskal preso politikoen kolektiboa. Horietatik zortzi baino ez daude Euskal Herriko espetxeetan. Gainontzekoak Espainian, Frantzian, Portugalen, Iparraldeko Irlandan eta Mexikon daude kartzelaratuta. Haietatik bost zarauztarrak dira, eta gogora ekarri ditu Egin dezagun bidea-k.  Ekaitz Sirvent Parisen dago, Aritz Labiano Labi Leonen, Haritz Gartxotenea Xaporra Palentzian, Iraitz Gesalaga Tximas Castellonen eta Jose Mari Perez Txuri Burgosen. Azken horrek, gainera, zigorra oso-osorik beteta duela salatu dute, eta aske uzteko eskatu. Parot doktrina ezarrita, Espainiako Auzitegi Nazionalak bederatzi urtez luzatu zion kartzela zigorra 2008an. Hil honetan 24 urte bete ditu espetxean.  


‘Egin dezagun bidea’ mugimenduak presoak Euskal Herrira ekar ditzatela eskatzeko sinadura bilketa hasi dute. Herriko presoak dauden espetxeen eta Zarautzen arteko distantzia batuta, 2215 kilometro da emaitza. Eta distantzia hori adina sinadura biltzea da asmoa. Eguerdian aurkeztu dute ekimena Munoa Plazan.

Eskuz esku banatuko dituzte sinadura orriak, eta astean zehar hainbat postu ere jarriko dute herrian.

Egun 688 lagunek osatzen dute euskal preso politikoen kolektiboa. Horietatik zortzi baino ez daude Euskal Herriko espetxeetan. Gainontzekoak Espainian, Frantzian, Portugalen, Iparraldeko Irlandan eta Mexikon daude kartzelaratuta. Haietatik bost zarauztarrak dira, eta gogora ekarri ditu Egin dezagun bidea-k.  Ekaitz Sirvent Parisen dago, Aritz Labiano Labi Leonen, Haritz Gartxotenea Xaporra Palentzian, Iraitz Gesalaga Tximas Castellonen eta Jose Mari Perez Txuri Burgosen.

Azken horrek, gainera, zigorra oso-osorik beteta duela salatu dute, eta aske uzteko eskatu. Parot doktrina ezarrita, Espainiako Auzitegi Nazionalak bederatzi urtez luzatu zion kartzela zigorra 2008an. Hil honetan 24 urte bete ditu espetxean.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide