‘Txuri’-k 24 urte kartzelan daramatzala salatzeko ekitaldiak antolatu dituzte

Zarauzko Hitza 2011ko aza. 12a, 14:39

Jose Mari Perez ‘Txuri’ zarauztarrak 24 urte daramatza preso. 2008an bete zuen zigorra, baina Parot doktrina medio, bederatzi urtez luzatu zion espetxealdia Espainiako Auzitegi Nazionalak. Hori salatzeko, ekitaldiak antolatu dituzte hil hon...

Jose Mari Perez ‘Txuri’ zarauztarrak 24 urte daramatza preso. 2008an bete zuen zigorra, baina Parot doktrina medio, bederatzi urtez luzatu zion espetxealdia Espainiako Auzitegi Nazionalak. Hori salatzeko, ekitaldiak antolatu dituzte hil honetan.

Lau hitzorduk osatuko dute egitaraua. Azaroaren 23an, asteazkenean, Jose Mari Sagardui ‘Gatza’ preso ohiak eta Ainhoa Baglietto abokatuak hitzaldia eskainiko dute biziarteko espetxe zigorraren inguruan, Antoniano aretoan, 19:00etan. Azaroaren 24an, ostegunean, kotxe karabana egingo dute, 19:00etan Astitik abiatuta.

Ostiralean, berriz, hilaren 25ean, elkarretaratzea egingo dute udaletxe plazan, eta larunbatean, hilaren 26an, manifestazioa, Mundo Mejorretik 19:00etan abiatuta, eta ekitaldia ondoren, Musika plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide