Setter ingeles baten lapurreta salatu dute Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2011ko aza. 12a, 14:52

Azaroaren 3an bi ehiz txakur lapurtu zituzten Azpeitian, setter ingeles arrazakoak, oilagorretan adituak. Bat agertu da, baina bestearen berririk ez dago. Txakurrak arra da, eta hiru kolore ditu; beltza, gorria eta zuria. Beltza du nagusi gorputz osoan,  zirkulu zuri batzuk ditu, eta gorria muturraldean eta hanketan du. Ezaugarri nabarmenena bizkar gaineko orban beltz handia du. Norbaitek informazioren bat izanez gero, 608 94 01 18 telefonora deitzeko edo perrosetteringles@gmail.com helbidera mezu bat bidaltzeko eskatu dute jabeek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide