Zestoa eta bere ingurune geologikoa izenarekin ikus entzuneko emanaldia eskainiko Javier Mantecak, Mendi Astearen baitan. Geologoa da bera, eta Kultur Etxean eskainiko du gaur ostirala, 20:30ean.
Mendi asteari amaiera emateko, berriz, ibilaldia antolatu dute Agiro Mendi Taldea ZKBk eta Ekaingo Guraso Elkarteak. Haurrentzako eta helduentzako mendi ibilaldia prestatu dute, beti ere zortzi urte ingurukoak baino zaharragoak izatea gomendatu dute, ordea. 9:30ean abiatuko dira gurutzetik; handik Iraetara joango dira, Arroa Goia, Endoia, Txankarta, Sastarrain eta berriro Zestoara itzuliko dira. Guztira hiru ordu inguruko buelta izango dela aurreikusi dute.