Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aizarnazabalgo misio taldeak Haitirako eguzki indarrarekin kargatzen diren lanparak erosi eta bidaltzeko kanpaina berri bat jarri du martxan. Nik ez dut beste aldera begiratzen, eta zuk? lemarekin ekin diote ekimenari. Lanpara bakoitzak hamabost euro balio dituela jakinarazi dute misio taldetik, eta lagundu nahi duenak bi modu dauzka horretarako: Kutxan ekimenerako ireki duten kontu korrontean hamabost euro sartu daitezke. Honakoa hau da zenbakia; 2101 0033 24 0011629417. Horrez gain, Uztarrin itxulapiko bat jarri dute nahi duenak bere borondatea botatzeko. "Lanpara horiek bere eguneroko bizimodua errazteaz gain, orokorrean bertako haurrei gauean ikasten jarraitzeko aukera ematen zaie argia erraztuz" gogorarazi dute antolatzaileek.