Behobia-Donostiarako autobuserako izena eman daiteke

Zestoako Hitza 2011ko azaroaren 11

Igandean, azaroaren 13an, jokatuko da Behobia-Donostia lasterketa.Zestoatik lasterketara joateko autobusa antolatu du Zestoako Atletismo Taldeak. Dagoeneko 20 lasterkaritik gora dira autobuserako izena eman dutenak. Baina, oraindik autobusean tokia dag...

Igandean, azaroaren 13an, jokatuko da Behobia-Donostia lasterketa.Zestoatik lasterketara joateko autobusa antolatu du Zestoako Atletismo Taldeak. Dagoeneko 20 lasterkaritik gora dira autobuserako izena eman dutenak. Baina, oraindik autobusean tokia dago eta gaur, ostirala, izena emateko aukera egongo da, kiroldegian. Autobusak igandean, Zestoako gurutzetik irtengo du goizeko 08:15ean. Bueltako bidaia, partaideek lasterketa bukatu bezain laster izango da. Autobusa 10 euro da eta igandean autobusean bertan kobratuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide