Urtero bezala zuhaitz hazi eta ezkurren banaketa egingo du gu Herrio natur taldeak. Azaroaren 12an larunbatarekin, izango da banaketa plazan 10:30etik 13:30era.
Besteak beste lizar, gaztainondo, arte, haritz, elorri zuri, gorosti eta astigar haziak banatuko dituzte.
Ekimenaren helburua da zuhaitz haziak etxean ereitea eta gero landaretxo direnean kanpoan landatzea. Horrela, hemengo basoen garrantzia azpimarratu nahi dute Herriokoek.