Abentura Astea antolatu dute Arkamurkak eta Pagoeta elkarteak

Zarauzko Hitza 2011ko azaroaren 10a

Zortzigarren urtez jarraian, Pagoeta Mendizale Elkarteak eta Arkamurka Natur Elkarteak Abentura Astea antolatu dute elkarlanean. Herritarrek datorren astelehenetik hasi eta ostiralera bitartean herritik mugitu gabe mundu zabaleko hainbat txoko ezagutze...

Zortzigarren urtez jarraian, Pagoeta Mendizale Elkarteak eta Arkamurka Natur Elkarteak Abentura Astea antolatu dute elkarlanean. Herritarrek datorren astelehenetik hasi eta ostiralera bitartean herritik mugitu gabe mundu zabaleko hainbat txoko ezagutzeko aukera izango dute. Horretarako, ikus-entzunezko emanaldi sorta antolatu dute, hainbat herritarrek egindako bidaien inguruko materialekin osatuta.
Saioak Pagoeta Mendizale Elkarteak Santa Marina kaleko bigarren zenbakian duen egoitzan izango dira, iluntzeko 20:00etatik aurrera.

Egitaraua
-Azaroak 14, astelehena. Zaldiz mugarik gabe, Asier Aranzabal eta Mila Gallastegiren eskutik.
-Azaroak 15, asteartea. Hegoaldera bizikletaz, Joanes Gibelalderen eskutik.
-Azaroak 16, asteazkena. Lurpeko mundu misteriotsua, Jabo Les eta Nagore Irazabalen eskutik.
-Azaroak 18, ostirala. Madagaskar, Iñaki Kaperotxipiren eskutik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide