Abenduaren 17an ospatuko da Santo Tomas eguna Zarautzen eta txistorpostua jartzeko deialdia egin dute. Antolatzaileek eskatzaileen baldintzen arabera aukeratuko dute nork eskuratuko duen postua. Batetik, bi urtean jarri ez duen taldeek izango dute lehentasuna. Bestetik, zein diru-laguntza jasotzen duen baloratuko da, baita euskararekin duen harremana ere .