Putzuzuloren urteurreneko ospakizunek aurrera darraite, eta bihar Gazte gaubela ospatuko dute. Askotariko jardunaldiak izango dira: bertso musikatuak, dantza garaikidea eta poesia, besteak beste. Astindu! bideoa estreinatuko dute eta Karma taldeak kontzertua eskainiko du. 21:00etan hasiko da ekimena.