Emakumeen aurkako indarkeria salatuko dute asteburuan

Urola Kostako Hitza 2011ko azaroaren 11

Zumaiako Udaleko Berdintasun Sailak emakumeen aurkako indarkeria salatzeko hainbat ekitaldi antolatu du datozen egunetarako. Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna hilaren 25ean izango bada ere, gaur hasiko dira saioak. Te doy mis ojos filma eskainiko dute, 22:00etan, Aita Mari aretoan. Hilaren 17an eta 25ean ere izango dira filmak ikusgai. Hurrengo ostegunean, Solo filma eskainiko dute, eta hilaren 25ean No tengas Miedo, Montxo Armendariz nafarrak zuzendutaka. Horrez gain, asteburuan autodefentsa ikastaroa eskainiko dute. Bihar, 11:00etatik 15:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara izango dira saioak, Forondan. Igandean, berriz, 11:00etatik 15:00etara bitartean egingo dute ikastaroa. Bertan aritzeko izen-emate epea gaur amaituko da. Alondegira jo behar da horretarako. Ikastaroaren kostua 15 eurokoa da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide