Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Oreki Fundazioak eta Telmo Deun Arraun Elkarteak Arraun jardunaldiak antolatu ditu gaur eta biharko. VII. Prestakuntza-Ikastaroak izango dituzte Alondegia kultur etxean; arraun munduan lan egiten duten pertsonek eskainiko dituzte saioak.
Gaur hasiko dira ikastaroak, eta 17:00etatik 21:00etara arraun lehiaketen, eta aulki mugikor eta finkoaren inguruan arituko dira. Manu Gonzalez mediku zumaiarrak Kirol-Etik egitasmoa azalduko du, besteak beste.
Bihar, berriz, goizean eta arratsaldean izango dira hitzaldiak. Eskualdekoen artean, Unai Amenabar eta Igor Makazaga Orioko arraunlari, prestatzaile eta entrenatzaileak arraun denboraldiaren plangintzaz arituko dira, 09:30ean. Arratsaldean, Arritxu Iribar eta Aitor Manterola Zumaiako kazetariek kirolak komunikabideetan izanten duen zabalkundea izango dute hizpide, 11:40ean.
Arraunlari, entrenatzaile, teknikari edota elkarte eta federazioetako zuzendaritzei eta «kirola elementu humanista izan dadin arduratzen direnei» zuzendu dizkiete saioak, arraunaren «benetako zentzua eta gizatasun- ahalmenaren kontzientzia» hartzeko, eta arraunlarien kirol osoa sustatzeko asmoz.