Zestoako Amaiurrek herriko hainbat eragile elkartu, eta taldeko argazkia atera du aste honetan. Azaroaren 20ko hauteskundeetan alderdi hau bozkatzeko eskaera egin dute agerraldi horretan, eta baita dei bat ere: bihar Donostiako Belodromoan egingo den ekitaldi nazionalera joatekoa, hain zuzen ere. Zestoan autobusa antolatu dute, eta 16:00etan aterako da, gurutzetik.