Ujalen ondorioak oraindik begi bistakoak dira herriko zenbait gunetan. Esate baterako, errioak ekarritako hondakinez beteta dago kirol portua, eta makina bat etengabe ari da ur gaineko adarrak-eta biltzen. Oikialdeko erriberen ondoan dauden baserriak ere garbitzen eta kalteak neurtzen eman dituzte azken egunak. Irudietan ikus ditzakezue gaur goizean kirol portuan ateratako argazkiak, eta joan den igandean Oikiako Kondekoan ura noiraino iritsi zen –beraiek bidalitako argazkiak dira–.