Atzerriko agiriak homologatzearen inguruko hitzaldia, gaur

Zarauzko Hitza 2011ko azaroaren 10a

Atzerrian egindako ikasketak Euskal Herrian baliogarriak izan daitezen homologatu egin behar dira. Horren inguruan asko dira bizilagun berriei sortzen zaizkien zalantzak: Zer nolako ikasketa mota homologa daitezke? Zer egin behar da atzerriko ikaske...

Atzerrian egindako ikasketak Euskal Herrian baliogarriak izan daitezen homologatu egin behar dira. Horren inguruan asko dira bizilagun berriei sortzen zaizkien zalantzak: Zer nolako ikasketa mota homologa daitezke? Zer egin behar da atzerriko ikasketa agiriak homologatu ahal izateko? Zein prozedura jarraitu behar da? Egoitza baimenik gabe egin al daiteke? Auzi horiek guztiak argitze aldera, Bidez Bide elkarteak Zarauzko Udaleko Immigrazio Zerbitzuarekin elkarlanean, hitzaldia eskainiko du gaur, Etxezabalan, 19:00etan.
Immigrazio Zerbitzuak agiriak homologatzeko informazioa helaraziko du gaur, eta horretarako gai horretan eskarmentudun Bidez Bide elkartearen lanaren berri emango du. Aipatu elkarteak doako aholkularitza zerbitzua eskaintzen du agiri hauek homololatu nahi dituenarentzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide