"Behar dugun arrauna" ikastaroa antolatu dute Oreki Fundazioak eta Zumaiako Arraun Elkarteak

Baleike 2011ko azaroaren 10a

"Behar dugun arrauna" leloarekin, arraun munduari zuzenduriko jardunaldiak egingo dira bihar eta etzi Alondegian, Oreki fundazioak kirolari eta zaintzaileentzat antolatzen dituen prestakuntza ikastaroen barruan.  "Arraunlarien osasuna, errendimendua e...

"Behar dugun arrauna" leloarekin, arraun munduari zuzenduriko jardunaldiak egingo dira bihar eta etzi Alondegian, Oreki fundazioak kirolari eta zaintzaileentzat antolatzen dituen prestakuntza ikastaroen barruan.  "Arraunlarien osasuna, errendimendua eta jokabide etikoa" da jardunaldien izenburu orokorra, eta hainbat gai jorratuko dituzte: lehiaketen egoera, emakumezkoen arrauna, arraunlarien prestaketa fisikoa, dopinaren kontrako araudia... Jardunaldiak bihar arratsaldeko 17:20an hasiko dira, eta larunbat eguerdian amaitu. Izen-ematea libre da, plazak bere arte (60 lagunentzako lekua dago). Informazio zehatza (ordutegiak, hizlariak, gaiak...) hemen irakur dezakezue:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide