Jabetze Eskolak Biodantza, zure baitan dagoen mugimendua ikastaroa antolatu du. Antolatzaileen arabera, biodantzak «norberaren gorputza ezagutzen» laguntzen du, «modu dibertigarrian». «Bizitzaren zientzian» oinarritutako diziplina da, eta musika, dantza eta mugimenduaren bitartez bizipenak eragitea du helburu. «Arrazoitik abiatzen ez den errealitatea ezagutzeko modua da».
Hilaren 18an, ostiralean, hasiko dute biodantza ikastaroa, eta martxoaren 30era arte iraungo du. Astean behin izango dira eskolak, ostiraletan, 16:30ak eta 18:30ak bitartean, kiroldegian.
Gaurtik azaroaren 16ra eman ahalko da izena. Horretarako, Parekidetasun Sailaren egoitzara (Zigordia kalea 33, behea) jo beharko da, 943-00 51 17 telefonora deituta, edota berdintasuna@zarautz.org helbide elektronikora mezua bidalita. Jakinarazi dutenez, izena ematen dutenek ez dute aurrez metodo berritzaile honen inguruko inongo ezagutzarik eduki beharrik, ez teknikari dagokionez, ezta dantzaren inguruan ere. 20 euroko kostua izango du. Izena emandako ordenaren arabera gordeko dira
plazak. Ikastaroaren inguruko informazio zabalagoa eskuratu nahi duen herritar orok
www.berdintasunazarautz.
blogspot.com webgunea bisita dezake.