Uholdeek eragindako kalteen harira bilera deitu du Udalak

Zestoako Hitza 2011ko azaroaren 9a

Azaroaren 5ean eta 6an euriteak eta uholdeak sortutako kalteak direla eta Zestoako Udalak kaltetuekin bilera deitu du. Bilera udaletxeko aretoan izango da, ostiralean, azaroak 11, 13:00etan. Bilera horretara kaltetuak izan diren guztiak (pribatuak, enp...

Azaroaren 5ean eta 6an euriteak eta uholdeak sortutako kalteak direla eta Zestoako Udalak kaltetuekin bilera deitu du. Bilera udaletxeko aretoan izango da, ostiralean, azaroak 11, 13:00etan. Bilera horretara kaltetuak izan diren guztiak (pribatuak, enpresak, pertsonak…) deitu dituzte, eta baita kalteen gaineko informazioa eman dezaketenak ere. Gainera, batzarrera ahalik eta datu eta dokumentazio gehien eramateko gomendioa egin du Udalak: argazkiak, kokapen zehatza, kaltearen deskribapena, gutxi gorabeherako balorazioa…
Horrez gainera, bileran bertan Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin egindako gestioen gaineko informazioa emango dute eta tramitazioak nola egin behar diren ere azalduko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide