Getariako Keta taldeak Xake Txapelketa antolatu du beste uste batez; bertan aritzeko izena emateko epea hilak 13an amaituko da, eta horretarako Ostolaza tabernara jo behar da. Antolatzaileek ez dute zehaztu txapelketa noiz hasiko den, baina partidak astean zehar edo larunbat goizetan izango dira, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Larunbatetan Alondigan izango dira saioak, eta astegunean Ostolaza tabernan. Txapelketako finalak benduaren amaieran izango dira, eta San Anton Egunean izendatuko dute txapelduna.
Halaber, Gaglon xakean aritzen diren gaztetxoentzako gabonetako oporraldian txapelketa azkarra antolatuko dutela jakinarazi du Keta taldeak.
Horrez gain, urtarrilean hasiko den Gipuzkoako txapelketan Getariako Ketako bi ekipo talde aurkeztekotan direla esan dute.