Benito Lertxundiren saiorako sarrerak eros daitezke

Urola Kostako Hitza 2011ko azaroaren 9a

Orioko Herri Ikastolak 40. urteurrena ospatzeko Benito Lertxundiren kontzertua antolatu du azaroaren 25erako. Orioko musikariak Karela kiroldegian eskainiko du emanaldia, 22:30ean, eta dagoeneko eros daitezke sarrerak, 18 eurotan: Lore eta Uranga burdindegietan, kiroldegian, turismo bulegoan, Ikastolan eta www.barrabarra.eu helbidean eskuratu daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide