Ibilgailu batek pertsona bat harrapatu du Orion

Urola Kostako Hitza 2011ko azaroaren 9a

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak adierazi duenez, ibilgailu batek Orioko saihesbidean lanean ari zen pertsona bat harrapatu du Orioko Lertxundi baserriaren aurrean, N-630 errepidean. Iturri honen arabera, langilea zauritu egin da, eta ospitalera eraman dute. 12:38etan inguruan izan da istripua, eta horrek zirkulazio dentsitatea eragin du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide