Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zuamaiako Amaiur koaliziotik eskerrak eman nahi dizkiogu gure herrian antolatu zen ekitaldi politikora azaldutako jendetza guztiari, eta bide batez jakinerazi nahi diegu, bai bertara azaldutako pertsona orori zein bertaratu ezin zutenei, koaliziaren ek...
Zuamaiako Amaiur koaliziotik eskerrak eman nahi dizkiogu gure herrian antolatu zen ekitaldi politikora azaldutako jendetza guztiari, eta bide batez jakinerazi nahi diegu, bai bertara azaldutako pertsona orori zein bertaratu ezin zutenei, koaliziaren ekitaldi nagusia, datorren larunbatean arratsaldeko 17.00etan Donostiako Belodromoan izango dela. Ekitaldi horren inguruko edozein zalantza argitzeko, Erribera kaleko Inpernuperen ateak zein Etxezarreta kaleko Alkartetxearenak zabalik daudela gogorazten da. Era berean, Amaiurren aldeko argazki jendetsua atera nahi dugu Zumaian. Elkarretaratzea gernikako zubian izango da igandez, hilak 13, eguardiko 12:30ean.