Txapelketa, abenduaren 8an, goizeko 10:00etan hasita jokatuko da. Goizean, preminibasket, minibasket eta infantilek jokatuko dute eta arratsaldeko 16:30ean hasiko dira kadeteak eta seniorrak.
Hortaz, hauek dira txapelketako mailak:
- Preminibasket: LH3 eta LH 4
- Minibasket: LH5 eta LH6
- Infantilak: DBH1 eta DBH2
- Kadeteak: DBH 3 eta DBH4
- Seniorrak: +16 urte (1995a edo lehenago jaiotakoak)
Izen-ematea www.zast.es orrialdean edota Karela kiroldegian egin daiteke abenduaren 5a baino lehen. 20 euro
kostatuko da izen-ematea, baina kamiseta jasoko dute opari jokalari
guztiek. Horretaz gain, bestelako sariak eta zozketak ere izango dira. Talde
mistoen artean –bi neska edo gehiago dutenen artean– ere sari bereziak izango dira.