Abenduaren 18an Illunben jokatuko den finalerako sarrerak jada erosteko aukera badago. Zumaian turismo bulegoan eros daitezke, eta bakoitzak 18 € balio du. Bertso Eskolak seguruena bazkaria eta autobusa ere antolatuko ditu, aurreko txapelketan bezalaxe.
2011ko Gipuzkoako bertsolari txapelketa iritsi da finalaurrekoetara, eta azaroaren 26an (Arrasaten), 27an (Tolosan) eta abenduaren 4an (Hernanin) erabakiko da zein izango diren Illunbeko finalean abestuko duten 8 bertsolariak.
Sarrerak salgai daude Gipuzkoako hainbat tokitan, eta tartean Zumaiako turismo bulegoan. Hori bai, sarrera arruntak bakarrik egongo dira salgai; bazkideek eta 16 urtetik beherakoek Internet bidez bidez erosi ahal izango dituzte, edo bestelako finalaurreko saioetan bertan.
Zumaiako Bertso eskola autobusa eta bazkaria antolatzen ari da, eta laster emango dizuegu horren berri. Asmoa da eguerdian autobusean Donostiara joan, Algorri jatetxean bapo bazkaldu eta aparkatzeko kezkarik gabe Illunbera joatea; finala amaitutakoan, denok autobusera eta Zumaiara itzultzea.
Txapelketaren inguruko argibide gehiago webgune honetan.