
Mendi Asteko lehen ekitaldia gaur izango da. Zestoako Agiro Mendi Taldeak antolatu du astea. Ekitaldiak igandera bitartean izango dira. Gaur Iñaki Arratibel sendagileak eskainiko du hitzaldia, 20:30ean hasita, kultur etxean. Arratibelek entrenamenduaren oinarriak azalduko ditu, eta mendirako eta mendi lasterketetarako elikaduraz ere jardungo du hizketan.